Kursaal Auditorioa
Abonuen prezioak
  Musika Klasikoa eta Dantza Abonuko ikuskizuna - Auditorioa
Kursaal Auditorioa Musika Klasikoa
5 ikuskizun
separador
A, B zonak 188 €
separador
C1 zona, 1-8 palkoak 150,40 €
separador
C2 zona, 9-12 palkoak 120 €
separador
C zona, 13-18 palkoak 96 €
separador
30 urtetik beherakoak
(Leihatilan bakarrik, NANa erakutsita)
50 €
separador


Abonu eta sarrerak

Kursaal Auditorioa


Musika Klasikoko Abonua: 5 ikuskizunez osaturik dago ( otsailak 16 eta 28, apirilak 1 eta 15 eta maiatzak 30). Abonuak 5 ikuskizun horien banakako sarreren salneurriaren %20ko beherapena eskaintzen du. Ez dira A1 eta A2 zonetako abonuak salduko, ezta 1-2 palkoetako bigarren ilarakoak (ikuspen murritza) ere. Abonatuek "tarifa bereziaz" gozatu ahal izango dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuetarako banakako sarreretan, eta %25eko beherapena izango dute Miramongo Matinéen abonua erosterakoan (autobus zerbitzua barne). Sarrerarik geratuko balitz, emankizunaren egun berean baino ezin izango dira Auditoriorako sarrerak erosi, Kursaaleko leihatiletan. Horretarako, Kursaal Fundazioko abonua erakutsi beharko da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonatuek %10eko beherapena izango dute Kursaal Fundazioaren ikuskizunetan. Sarrerarik geratuko balitz, emankizunaren egun berean baino ezin izango dira Auditoriorako sarrerak erosi, Kursaaleko leihatiletan. Horretarako EOSoko abonua erakutsi beharko da. (Sarrera bana abonamendu eta pertsonako).

 
Mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak

Auditorioan (17.ilara) eta Ganbera Aretoan (1.ilara) mugikortasun urriko pertsonentzako sarrera mugatuak daude. Sarrera hauek gainerako edukiera saldu arte gordeko dira. Mugikortasun urriko pertsonentzako Auditorioko sarreren salneurria preziorik altueneko eserlekua baino %20 merkeagoa izango da. Sarrera hauek Telekutxan eta leihatilan bakarrik eskura daitezke. Aldez aurretik NANaren fotokopia eta elbarri agiria aurkeztu beharko dira Kursaal Fundazioko bulegoetan. Kontzertuaren bezperan aparteko eserleku hauek publiko arruntarentzat jarriko dira salgai.

 
 
Abonuen eta sarreren salmenta
 
 
 
HERRI MUSIKA
Sarreren salmenta
Abenduaren 20tik aurrera

Telekutxa (943 00 12 00)
www.kutxa.net

MUSIKA KLASIKOA
Abonu berrien salmenta
abenduak 12, 13 eta 14an 11:30etatik aurrera

Telekutxa (943 00 12 00)
www.kutxa.net

MUSIKA KLASIKOA
ETA MUSIKA FAMILIAN
Sarreren salmenta
Abenduaren 20tik aurrera
"Musikarekin Jolasean" tailerretan parte
hartzeko Kursaal Fundazioaren bulegoetan
soilik eman ahal izango da izena

Servikutxa
Telekutxa (943 00 12 00)
www.kutxa.net

KURSAALEKO LEIHATILA

Abenduak 12 eta 20an (11:30 - 14:00 /17:00 - 20:00) eta Kursaal Fundazioaren edo EOSaren kontzertu edo ikuskizunen bat dagoen egun guztietan (17:00 - 20:00)

VICTORIA EUGENIA LEIHATILA

Egunero (11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00)

Bono cultura
Ordu Gaztea Ordu Gaztea

Musika gazteei helarazi nahian, Kursaal Fundazioak Ordu Gaztea ekimena jarri du abian. Hala, 30 urtetik beherako lagunek Kursaal Fundazioak antolatutako kontzertu eta ikuskizunetako sarrerak, Musika Familiakoak izan ezik, 3 eurotan eskuratu ahal izango dituzte Kursaaleko leihatiletan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago.

Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta adina egiaztatzea ezinbestekoa izango da.

 

Arau orokorrak

Programa honek aldaketak izan ditzake. Kursaal Fundazioak ez du bere gain erantzukizunik hartuko programa, interprete edo datetan aldaketarik gertatuz gero. Kontzertu bat bertan behera uztea, ez ordea kontzertu bat atzeratzea, izango da sarreren zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.

Publiko eta artistekiko begiramena gorde nahian, emanaldia hasi ondoren ez da aretoan sartzerik izango. Berandu iristen diren ikus entzuleek, eta ikuskizunak sarrera ahalbidetzen badu beti ere, antolatzaileek sartzeko adierazi arte itxaron beharko dute.

Erreklamazioak: Sarrerak galdu, apurtu, edo lapurtuz gero, ezin izango dira berreskuratu. Era berean, sarrera edo abonuak jaso ondoren ez da erreklamaziorik onartuko.